XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gorka eta Jaione ere handi egin ziren.

Gorka ezkondu zenean jai handia egin zen.

Nire bihotza guztiz bigundu zen.

Oso triste gelditu nintzen.

Uste nuen gehiago inoiz ez nuela ikusiko.

Oker nengoen.

Gorkak sarri bisitatu ninduen, eta bere semeak ere ezagutu nituen.

Han ibiltzen ziren nire inguruan.

Hala igaro zen denbora.

Nire sustraiak handituz joan ziren, eta enborra lodituz.

Nekatzen ere hasia nintzen.

Fruituak emateari utzi nion.

Orduan nire buruari esan nion:

-Oraintxe hireak egin dik! Ez duk ezertarako balio.

Pentsatu nuen nire istorioa hantxe bukatuko zela.

Baina ez zen horrela izan.

Guztiz zahartu nintzenean, Jaionen semeek ni botatzea erabaki zuten.